Zinebiren 56. edizioak 85 herrialdetako 3.368 film labur jaso ditu

Jaialdiaren kartela
Foto: ZINEBI
Actualizado: miércoles, 17 septiembre 2014 17:41
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiak azaroaren 14tik 21era ospatuko du 56. edizioa eta, lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, 85 herrialdetako 3.368 film jaso ditu. Horien guztien artean aukeratuko dira Lehiaketako Sail Ofizialean lehiatuko direnak, lehiaketan parte hartuko duten hiru generoetarako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko helburuarekin. Genero horiek fikzioa, dokumentala eta animazioa dira.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, jatorriari dagokionez, Euskal Herriko 123 lan jaso dira, Espainiako 754, Frantziako 490, Alemaniako 235, AEBetako 195 eta Erresuma Batuko 148. Hego Amerikako herrialdeen artean, film labur gehienak Brasildik (148), Mexikotik (79) eta Argentinatik (61) heldu dira.

   Zine produkzio urria eta mendebaldeko ikus-entzuleentzat ezezaguna duten herrialdeen artean, Aljeria (4), Armenia (2), Azerbaidjan (4), Bahrein (2), Bangladesh (2), Bhutan (1), Islandia (1), Jordania (1), Kosovo (6), Palestina (1), Kongoko Errepublika (1) edo Sierra Leona (1) daude.

   "Herrialde eta gune geografiko eta kultural anitzen partaidetza horrek nabarmendu egiten du, berriro ere, zinemaldi beterano honen nazioarteko izaera", azpimarratu du antolakuntzak.

   Filmen generoei dagokienez, Zinebiren araudian ezarritako hiru kategoriak kontuan izanda, 1.987 lan fikziozkoak dira (%59), 994 dokumentalak (%29,51) eta 387 animaziozkoak (%11,49).

TWYGGY

   Bestalde, Oscar Mariné diseinugile eta marrazkilariak Zinebiren 56. ediziorako egin duen kartela Twiggy modelo ohi eta antzezle britainiarrari eskainitako omenaldia da. Nazioarteko lehenengo 'top model' izan zen, eta 1966an, 17 urte zituela, Londresen izan zituen lehenengo agerraldietatik, aurreko guztiarekin alderatuz desberdina zen emakumea irudikatzen jakin zuen, txikia eta oso argala, eta mundu osoko milioika emakumek euren eredu gisa hartu zuten.

   Zuri beltzeko irudi horrekin, Zinebi 56k omenaldia eskaini nahi izan dio Lesley Hornby 'Twiggy'-ri, sarritan hauteman ezin daitekeen zerbait bereganatzen jakin zuelako, belaunaldi oso baten garaia, aldaketarako eta askatasunerako nahia.

   Lesley Hornby mundu osoan lilura sortzen zuen eta leku guztietatik deiak jasotzen zituen modeloa izan zen. 21 urte zituela antzezle ibilbidea hastea erabaki zuen. Bere lagun zen Ken Russell zinemagile britainiarrak bere lehenengo filmaren protagonista izateko gonbidapena luzatu zion -"The Boyfriend "(1971)-. Ondoren zinean egin dituen lanetan, Mel Ferrer, John Landis, Harold Ramis, John Schlesinger eta John Carpenter bezalako zinemagileekin aritu da.