Zinegabonak egitaraua izango da asteburu honetan Bilbo, Donosti, Gasteiz eta Iruñean

Actualizado: viernes, 3 enero 2014 12:51
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Euskadiko Filmategiak eta Zineuskadi elkarteak Zinegabonak egitaraua antolatu dute Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, larunbatean eta igandean, urtarrilaren 4an eta 5ean, eta euro baten truke, ikusle gazteenek zinema pantaila handian ikusteaz gozatu ahal izango dute.

   Horrela, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "Zarafa" (Remi Bezançon eta Jean-Cristophe Lie, 2013), "Kerity, ipuinen etxea" (Dominique Monfery, 2012), "Zipi & Zape eta kanikaren kluba" (Oskar Santos, 2013), "Aita zonbia naiz" (Ricardo Ramon eta Joan Espinach, 2011) eta "Enderren jokoa" (Gavin Hood, 2013) filmak izango dira ikusgai Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

   Zehazkiago, Bilboko Golem Alhondiga, Donostiako Printzipe, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem Baiona zinema aretoetan emango dituzte filmak, saio guztiak euro baten truke, eta goizeko 11:00etan hasita.