Zinegabonak programak hamaika film eta bi tailer eskainiko ditu abenduaren 26tik 31ra

Publicado: domingo, 17 diciembre 2017 11:41

BILBO, 17 Dic. (EUROPA PRESS) -

Zineuskadi elkartearen Zinegabonak programa indartuta helduko da Eguberri hauetan, abenduaren 26tik 31ra bitartean, Euskadiko Zine Aretoen Elkartearekin (EZAE) eta EiTBrekin elkarlanean. Zinema Euskaraz programak hautatutako 11 film eta gazteentzako animazio eta bikoizketa tailerrak izango dira Bilboko Multibox-EiTB eta Golem Alhondigan, Donostiako Principe zinema aretoan, Iruñeko Golem Baionan, Laudioko Laudio Top Cinema aretoan eta Urruñeko Itsas-Mendi zinema aretoan.

Programaren arduradunek jakinarazi dutenez, Multibox-EiTB aretoan abiaraziko dute zinemako eta aisialdiko astea abenduaren 26an, animazio tailerrarekin. Bertan, stop-motion delako teknikak eskaintzen dituen aukerak aztertuko dira. Egun horretatik aurrera, eta aste osoan, 11:30ean programaz gozatzeko aukera izango da aipatutako zinema aretoetan euro baten truke. Bestalde, familian ondo pasatzeko bikoizketa tailerra ere eskainiko dute.

Animazio eta bikoizteka tailerretan, parte hartzaileek ikus-entzunezkoen sektorean egunero erabiltzen diren teknika eta trikimailuak ikasteko aukera izango dute. Jardunaldi horiek Durangoko Azokaren azken edizioan "arrakasta handia" izan dutela nabarmendu dute Zineuskadiko arduradunek.