Zinegoak jaialdiak 15 film labur ikusi ahalko dira Getxon otsailaren 22an eta 25ean

Actualizado: jueves, 19 febrero 2015 11:23
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak Getxo Hedapena atalerako hautatu dituen 15 film laburrak aurkeztuko ditu udalerri bizkaitarrean otsailaren 22an eta 25an, Getxoko Udalak jakinarazi duenez.

   Lehenengo saioa datorren igandean, otsailaren 22an, izango da, Algortako Gauegun Gaztelekuan, 18:00etan. Zortzi pelikula proiektatuko dira: "Deflated" (drama-komedia), "Boygame" (komedia), "Doce de Goiabada" (drama), "Prinsesa" (drama-komedia), "Ella" (drama), "Tomorrow" (komedia), "En eftermiddag" (drama) eta "Vetrarmorgun" (drama).

   Bestalde, datorren asteazkenean, otsailaren 25ean, iluntzeko 20:00etan, Algortako Kultur Etxean, zazpi emanaldi izango dira: "O.V.O." (drama), "Whats your sign?" (komedia), "Boygame" (komedia), "Pepper" (drama-komedia), "Pelucas" (komedia), "Hacia una primavera rosa" (dokumentala) eta "Trunk" (komedia).

   Emanaldiotarako sarrera dohainik izango da, eta film labur guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko edo gaztelaniazko azpidatziekin. Filmen argumentuak eta fitxa teknikoa jaialdiaren webgunean aurki daitezke: www.zinegoak.com