Zinema eta musika klasikoa izango dira asteburuan Guggenheim Bilbao Museoan

Guggenheim Bilbao Museoak egitaraua zabala dakar asteburuan
Europa Press
Actualizado: viernes, 13 mayo 2011 19:32

BILBO, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoak kultura-egitarau zabala eskainiko die bisitariei asteburu honetan, arteaz, zinemaz eta musika klasikoaz gozatu ahal izango baitute, museo bilbotarreko arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez.

Horrela, ikusgai dauden aldi baterako erakusketez eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpenez gain, bihar, larunbata, Matthew Barney Kaliforniako artistaren filmen ziklo bat izango da. Bestalde, igandean, musika klasikoaren zaleek Jesus Guridi Orkestrak Bilboko Koralari egingo dion omenaldi-kontzertuaz gozatu ahal izango dute.

Matthew Barney-ren "Cremaster" (1994-2000) ziklo ezaguna osatzen duten bost filmak eta, horiek amaitzen direnean, "Muga ezartzen 9" (Drawing Restraint 9, 2005) pelikula etenik gabe eta doan emango dira

10:30etik 20:00etara museoko auditoriumean.

Lehenengo bost filmetan, nazioartean ospea duen artistak nabarmenkeriaz, zehaztasunik ezaz eta ahalegin saiatuez betetako mundu bat aurkezten du, eta itxuraldatzeko aukerak aztertzen ditu. "Muga ezartzen 9" filman, artista eta Björk abeslari islandiarra dira pertsonaia nagusiak, japoniar baleontzi batean girotuta dago eta gonbidatzailearen eta gonbidatuaren arteko dikotomia du abiaburu.

Bestalde, igandean, 12:00etan, Jesus Guridi Orkestrak, Radu Hamzea-ren zuzendaritzapean, Mozart, Spohr eta Beethoven-en lanak interpreratuko ditu Bilboko Koralaren 125. urteurrena dela-eta antolatu den kontzertuan.