Zinema Euskaraz programak 'Hurrak eta lapurrak' filma euskaraz estreinatuko du ostiralean

Hurrak eta lapurrak.
Foto: ZINEUSKADI
Actualizado: martes, 19 agosto 2014 10:01
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBAO, 18 Ago. (EUROPA PRESS) -

   Zinema Euskaraz programak, Zineuskadi erakuntzak kudeatuta, 'Hurrak eta lapurrak' filma zineman euskaraz estreinatuko du ostiralean, abuztuak 22an, komunikatu batean adierazi duenez.

   Filmak, Peter Lepenotis animatzailearen azken lana, 64 milioi dolar batu ditu Estatu Batuetan. Leoponotis-ek animatzaile eta animazio zuzendari bezala lan egin du Walt Disney, Pixar eta Light and Magic estudioetan.

   Pelikularen protagonista urtxintxa bat da. Animaliak fruitu lehorretako denda batean lapurketa bat egin nahi du publiko guztietarako abentura komedia honetan.

   Zinema Euskaraz programaren helburua balore zinematografikoak eta euskararen erabilera aisia eta entretenimendu eremuan komunikazio kultural eta normalizazio ibilgailu bezala bultzatzen dituzten filmak  euskal biztanleriari eskaintzea da.