Zirkulazio neurri bereziak hartuko dira igande honetan Getxon Txirrindulari Zirkuitua dela eta

Actualizado: viernes, 29 julio 2011 19:42

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udaltzaingoak zirkulazio neurri bereziak ezarriko ditu igande honetan, hilak 31, Getxoko 66.Txirrindulari Zirkuitua-11. Ricardo Otxoa Memoriala lasterketa dela eta, aurten ibilbideak aldaketaren bat izango baitu. Aldaketa hori, Algortako Etorbidetik segitu beharrean, txirrindulariak Foruak kaletik Justizia Jauregira igotzean datza eta gero Alangotik jaitsi Euskalerria kaleraino, Bolueko biribilguneraino, lasterketaren ohiko ibilbidearekin jarraituz.

Eragina izango du Bolue plazatik Euskalerria kalerako igoeran, itxita egongo baita eta zirkulazioa Makaletako Etorbidera iristeko Metroko lurpeko pasabidetik Arenerantz desbideratuko da.

8:00etan, Punta Galea Txirrindulari Elkartekoak, probaren antolatzaileak, "Azken Kilometroa"ren eta "Mandiko Saria"ren zubi puzgarriak muntatzen hasiko dira Ereagako Moilan eta Koruak eta Konporte kaleetako bidegurutzean, hurrenez hurren. 8:00etan ere, Alango kalea zirkulazioarentzat itxita egongo da, Foruak eta Martikoena kaleen artean, antolaketako eta parte hatuko duten taldekideek autoak bide erdian aparka ditzaten.

8:30ean, proba igaroko den bidegurutzetan, lasterketaren noranzkoan soilik utziko zaie ibilgailuei pasatzen. Horrez gainera, Arriluzeko Moila/Treangelua itxita egongo da, baita ere. Iturgitxiko Estratan behin behineko seinalea ipiniko da, Fadura eta Autobideko Zubiaren artean. Faduratik aurrera, lasterketaren aurkako noranzkoan Makaletako Etorbidetik ibili ezingo duten autoentzako alternatiba izango da.

9:30ean hasi eta hamar itzuli (170km) izango dituen lasterketan zehar lehentasun osoa izango dute txirrindulariek.