ZITEK programako enpresek merkeago erosteko aukera izango dute, Zentralcom enpresarekin sinaturiko akordioari esker

Iban Ibáñez (ezkerrean) eta Aitzol Lamikiz
EHU
Actualizado: martes, 5 julio 2016 13:35

BILBO, 5 (EUROPA PRESS)

ZITEK Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko ekintzailetza programak eta Zentralcom enpresak lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta, horri esker, ZITEKen dauden enpresak Zentralcom konpainiaren erosketa programan modu onuragarrian sartu ahalko dira. Zentralcom enpresa Portugaleteko ZITEKen sortu zen. Bere zeregina bazkide diren enpresen erosketak bideratzea da, euren hornitzaileekin alderatuz, prezio merkeagoak lortze aldera.

Horrela, hitzarmenaren aurkezpenean azaldu dutenez, badira hainbat produktu talde non prezio lehiakorrak aurki daitezkeen: bulegoko materiala eta altzariak, mezularitza, lan arropa, garbiketa zerbitzuak, paketatze zerbitzuak eta abar. Zentralcomek "aurrezte garrantzitsua ziurtatzen die bazkide diren enpresei estrategikoak ez diren erosketak egiterako orduan".

Hitzarmenari esker, EHUko Bizkaiko campuseko hiru mintegietan dauden enpresek (ZITEK Leioa, ZITEK Bilbao eta ZITEK Portugalete) Zentralcom enpresak eskaini eta akordioan jasotako zerbitzuak erabili ahal izango dituzte, aurrezpen txostenak barne eta inolako kosturik gabe.

Aitzol Lamikiz Mentxaka EHUko Bizkaiko campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta ZITEK programako arduraduna eta Iban Ibañez Ortiz Zentralcom enpresako zuzendaria pozik agertu dira ZITEKen orain dauden eta aurretik egon ziren enpresen arteko harremana mantentzearekin. Biek espero dute akordioa luzaroan mantentzea.