Ziurtagiriaren Elkarteak Bai Euskarari Sariak banatuko ditu bihar Donostian

Actualizado: lunes, 31 enero 2011 12:17

DONOSTIA, 31 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ziurtagiriaren Elkarteak urteroko ekitaldi nagusia ospatuko du bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita, Donostiako Victoria Eugenia Club-ean. Gainera, aurten bigarren aldiz Bai Euskarari Sariak banatuko dira, Ziurtagiriaren Elkartetik prentsa ohar bidez iragarri dutenez.

Ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateetatik euskara euren erakundean txertatzeagatik gehien nabarmendu diren bi entitate sarituko ditu Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrez gain, euskararen normalizazioaren alde egindako lanagatik Bai Euskarari Laguna orogarria ere emango zaio pertsona bati, bere urteetako ibilbidea saritzeko.

Dena den, "ekitaldiko benetako protagonistak" Bai Euskarari Ziurtagiria daukaten entitateak izango dira. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko hartu duten erantzukizuna aitortu eta eskertu nahi zaie entitate horiei. Horrexegatik, ekitaldia berezia izango da, "parte-hartzailea eta sorpresaz betea".

Gainera, Ziurtagiriaren Elkarteak, 2011ko programa azaltzeaz gain, arlo sozio-ekonomikoa euskalduntzera bideratuta dauden hainbat egitasmo aurkeztuko ditu.