Zorrozgoitibidea ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko ditu Bilboko Udalak

Publicado: viernes, 29 agosto 2014 11:25

BILBAO, 29 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak ostiralean jakinarazi duenez, irailaren 1ean (astelehena) eta 2an (asteartea) edota irailaren 4an (osteguna) eta 5ean (ostirala), ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko dira Zorrozgoitibidean, Fray Juan kalearen eta Abaro estrataren artean, zorua mortairu inprimatuz konpontzeko lanetarako. Bizkaiko hiriburuko Udalak azpimarratu du eguraldiak lanak egiteko aukera eman behar duela.

Obrak egiten diren bitartean, ordezko bidea Fray Juanetik, Zorrotza-Kastrexana errepidetik eta Abaro Estratatik igaroko da. Bestalde, irailaren 3an (asteazkena) ez da zirkulazioa etengo azoka egingo delako.