Zortzi bandera gorri eta bost hori Bizkaiko hondartzetan, gaur

Plentziako hondartza, Bizkaian
Europa Press
Actualizado: lunes, 20 agosto 2018 13:34

BILBO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gurutze Gorriak aditzera eman duenez, bainu debekatua adierazten duen bandera gorria dago Bizkaiko zortzi hondartzatan, gaur: La Arena, Gorrondatxe, Barinatxe, Arriatera-Atxabiribil, Aritzatxu, Laidatxu, Laida eta Laga. Bestelde, arduraz bainatzeko adierazten duen bandera horia dago beste bost hondartzatan: Muriola, Toña, San Antonio, Ogella eta Karraspio.

Gainontzeko hondartza guztietan bandera berdea dago, hortaz, bainu librea. Itsasgora 13.05 izan da, eta itsasbehera, berriz, 19.10ean izango da. Uraren tenperatura 21 gradukoa da, bai eta giroarena ere.