Zuzenbide Penalari buruzko IV. Mintegiak ekonomia-delinkuentzia eta horri aurre egiteko tresnak aztertuko ditu Bilbon

Actualizado: martes, 6 septiembre 2011 13:56

BILBO, 6 Sep. (EUROPA PRESS) -

Zuzenbide Penalari buruzko IV. Mintegia inauguratuko da irailaren 12an Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zubiria Etxeko Gradu Aretoan, Bilbon, "Ekonomia-delinkuentzia eta tresna juridiko eta teknologiko berriak" izenburupean. Egun bi iraungo duen topaketa hau Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren DER2008-00954/JURI Proiektua "Ekonomia-delinkuentzia. Tresna juridiko eta teknologiko berriak" egitasmoaren baitan burutuko da.

EHUko iturriek Europa Press-i baieztatu diotenez, mintegia Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrak antolatu du, Carlos Maria Romeo Casabona EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak zuzenduta eta Fatima Flores Mendoza La Lagunako Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko irakasle titularrak koordinatuta.

Mintegirako sarrera librea da, baina bertaratu nahi dutenek, Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrako idazkaritzan eman behar dute izena, bai telefonoz (94 413 92 87) zein emailez (sara.gil@deusto.es) izen-abizenak eta NANa adieraziz.