Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrak 20 urte bete ditu

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 20 mayo 2013 15:38

BILBO 20 May. (EUROPA PRESS) -

Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedra 20. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta urtemugarekin bat eginez, giza-genetikaren aurrerabideek eragindako ondorio juridiko, etiko eta sozialak aztertuko dituzte 20. jardunaldietan.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez, astearte honetan, maiatzaren 21ean, goizeko 9:00etatik aurrera, Deustuko Unibertsitateko Auditorioumean egingo dira Deustuko Unibertsitateko eta EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrak antolatzen dituen Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko XX. Jardunaldiak.

Jardunaldiak bi egunetan egingo dira: asteartean, hilaren 21ean, Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean egingo dira saioak, eta asteazkenean, hilaren 22an, EHUko Bizkaia Aretoan.

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute Carlos María Romeo Casabona Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedrako zuzendariak, Itziar Alkorta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Amaia Maseda EHUko Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordeak parte hartuko dute.

Zuzenbideari eta Giza Genomari buruzko XX. Jardunaldiek mahai-inguru erara antolatuko sei saio izango dituzte. Saio horietako bakoitzean hiru aditu egongo dira eta arlo jakin bat jorratuko dute: giza askatasuna eta giza genoma; informazio genetikoa eta intimitate eskubidea; analisi genetikoak eta osasuna; medikuntza erregeneratiboa eta hobekuntza teknikak; pertsonen identifikazioa proba genetikoen eta DNA profilen bankuen bidez; eta giza genoma eta gizartea.

Deustuko Unibertsitateko eta EHUko Zuzenbidea eta Giza Genoma Unibertsitate arteko Katedra 1993an sortu zen, giza genetikako aurrerakuntzen ondorio juridiko, etiko eta sozialei aurre egiteko. 20 urteotan, bere esparruko gaietan hausnarketarako eta eztabaidarako foro izaten saiatu da, aldian aldiko argitalpenei, monografiei eta sorreratik antolatu diren topaketa ugariei esker, beste jarduera askoren artean.

Contenido patrocinado