G-7ko goi bilera dela eta, Aritzetako zerbitzugunea atseden gune eta aparkaleku gisa erabiliko da

Aritzetako aparkalekua.
DFG - Archivo
Publicado: miércoles, 21 agosto 2019 13:40

DONOSTIA, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Atseden gune eta aparkaleku gisa erabiltzeko prest dago GI-20 errepidean aurkitzen den Aritzetako zerbitzu gunea, Biarritzen abuztuaren 23tik 26ra egingo den G-7ko goi bilerak Biriatuko mugan sortu ditzaken ibilgailu ilaren eta trafiko mozketen aurrean.

"Mugara bidean doazen ibilgailuak Aritzetara heltzea errazteko Bidegi foru agentziak hiru kartel jarriko ditu autobidean, AP-8 eta GI-20aren arteko bide banaketaren aurretik autobidea utzi eta GI-20 errepidera desbideratu eta zerbitzugunera heldu daitezen. Hemen beste bi seinalek Frantziarako norabidea iragarriko diete GI-20 errepidetik jarraituz, AP-8 autobidearekin bat egin arte Errenterian", adierazi dute Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Aritzetan ibilgailu arinentzako 381 aparkaleku daude elkarren artean komunikatutako bi plataformetan, hain zuzen Behobia noranzko plataforman 76 eta Bilboko noranzkoan 305. Halaber, bertan gasolindegia eta kafetegia aurkitzen dira.