Adurizek beste urtebete jarraituko du Athleticen

Adurizek beste urtebete jarraituko du Athleticen
ATHLETIC CLUB
Actualizado: miércoles, 22 mayo 2019 12:50

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Aritz Aduriz aurrelari donostiarrak beste urtebete jarraituko du Athletic Club taldean, 2020ko ekainaren 30era arte, Aitor Elizegi presidentearekin etete klausularik ez duen kontratua sinatu ostean, asteazken honetan. Beraz, Adurizek hamabigarren denboraldia egingo du lehen taldean, ondoz ondoko zortzigarrena 2012-2013 denboraldian itzuli zenetik.

Talde zurigorriko seigarren goleatzaile historikoa da Aduriz, 171 golekin, eta Iraragorri (179), Gorostiza (196), Dani (199), Bata (208) eta Zarra (335) ditu aurretik. Modu honetan, "Aritz Adurizek bere mito zuri-gorria handitzeko erronkari egingo dio aurre", taldeak bere web orrian adierazi duenez.

Gaurdaino, aurrelari donostiarrak hamaika denboraldi egin ditu Athletic Cluben hiru aro desberdinetan, 390 partida jokatuz. 2015-2016 denboraldiko Superkopa irabazi zuen, eta final horretan lau gol sartu zizkion Bartzelonari. Gainera, bost aldiz parte hartu du zuri-gorriz jantzita Europa Leaguen (edizio batean jokalari zaharrena izandako goleatzailerik onena geratu zen) eta behin Champions Leaguen. Adurizek prentsa agerraldia egingo du arratsalde honetan, 16:00etan, San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan.