Ahotsak.eus webguneak jasoko du 2018ko Antton Abbadia saria

Garbiñe Mendizabalek eman du sariaren berri
GIPUZKOAKO ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 12 noviembre 2018 13:18

DONOSTIA, 12(EUROPA PRESS)

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ahotsak.eus Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea webguneari emango dio aurtengo Antton Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala proposatuta. Euskararen ahozko testigantzak sarean jaso eta eskumen librean jarriz Ahotsak.eus-ek egindako ekarpena nabarmendu du epaimahaiak.

Hala jakinarazi du asteklehen honetan prentsaurrekoan Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak. Ahotsak.eus eta atzean dagoen lantaldea zoriondu ditu, eta "ondo merezitako aitortza" jasoko duela gaineratu du. Ohitura denez, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian jasoko du Ahotsak.eus-ek Abbadia saria. Ekitaldia azaroaren 30ean izango da, 19:00etan, Foru Jauregian, Donostian.

2000. urtean sortutako Ahotsak.eus webgunearen helburu nagusia da da ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea. Proiektuaren jabea Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Alkartia da, eta Eibarren du egoitza. Epaimahaiak nabarmendu ditu Ahotsak.eus-ek egindako lana eta ekarpena, euskararen lurralde guztietako eta euskalki guztietako ahozko testigantzak sarean etengabe jaso eta eskumen librean jartzeagatik.

Iban Arantzabalerk, Maite Artolak, Jone M.Hernandezek, Arantza Urretabizkaiak eta iazko sariduna Ibon Sarasolak osatu dute aurtengo epaimahaia. Epaimahaiaren lana izan da aurtengo sariduna erabakitzea, hautagai batzuen eta besteen merezimenduak nabarmenduta.

ARRATE RODRIGUEZ

Halaber, urtero bezala, artista gazte bat izango da Abbadia sariari lotutako oroigarriaren egilea. Oraingoan, Arrate Rodriguez artista errenteriarra izan da aukeratua eta, beraz, sarirako propio egindako artelan bat jasoko du Ahotsak.eus-ek. Rodriguez 1984an jaio zen, Errenterian, Arte Ederrak egin zituen Bilboko Arte Ederretako Fakultatean eta gero Ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonan.

Gipuzkoako Aldundiak 1996an sortu zuen Anton Abbadia saria, euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko. Beste saririk bada euskararen inguruan, baina gehienetan alor berezietakoak dira edo jende adituentzat eginak. Nolanahi ere, Anton Abbadia sariak esparru zabalagoa hartu nahi du, eta euskararen erabilera arnasberritu, gizarteratu eta hedatzeko pertsona edo elkarte oinezkoen jardunaren aitorpen izan nahi du.

Horrez gain, Anton Abbadiaren oroimena berrituz, sariak euskaltzaleen "biltzar txiki bat ere izan nahi luke", Mendizabalek nabarmendu duenez: "Urtero, euskalgintzan ari direnen harremanak sendotu eta gogoberritu nahi genituzke sari ematearen inguruan, giro hurbil, bero eta alaian".