Actualizado 14/01/2022 13:00 CET

'Aita Mari', BCC, Luis Ugalde, Amaiur Gaztelu elkartea, Luis Mari Bengoa eta Bidasoa, 2021eko Sabino Arana saridun

Archivo - 'Aita Mari' Ontzia
ALFONSO NOVO - Archivo

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Mediterraneo itsasoan migranteak erreskatatzen dituen 'Aita Mari' ontziak, Basque Culinary Center (BCC) ikastegiak, Luis Ugalde euskal-venezuelar jesuitak, Amaiur Gaztelu elkarteak, Luis Mari Bengoa kazetariak eta CD Bidasoa kirol elkarteak jasoko dute 2021eko Sabino Arana saria, urtarrilaren 30ean, Bilboko Arriaga antzokian.

Hala jakinarazi dute ostiral honetan Bilbon Sabino Arana Fundazioaren presidente Mireia Zaratek eta idazkari Ignacio Etxeberriak. Sabino Arana sarien 33. edizioko aitorpenak emateko ekitaldia 12:00etan hasiko da.

Sabino Arana Fundazioaren sariak urtero ematen dira euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren mendeurrenaren harira. Sarion bidez, gizartearen zerbitzuan aritzeko prestutasun eta ahalegin bikainagatik nabarmendu diren pertsona ospetsu, erakunde edo gizataldeak aintzatetsi nahi dira.

Contador