Alberto Magno XXIV. Zientzia Fikziozko Literatur Lehiaketaren deialdia zabalik da

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 23 mayo 2012 19:45

BILBO 23 May. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak Alberto Magno XXIV. Zientzia Fikziozko Literatur Lehiaketaren deialdia egin du, eta kontakizunak (euskaraz edo gaztelaniaz)aurkezteko epea urriaren 1ean amaituko da, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

Lehiaketak 3.500 euroko lehenengo saria eta 1.500 euroko bigarren saria dakartza, eta aurkeztutako kontakizunek 15.000 hitz gutxienez eta 25.000 gehienez izan behar dituzte. Halaber, 1.500 euroko beste sari bat ere eman ahal izango zaio EHUren kideren batek aurkeztutako kontakizun bati.

Lan originalak (hiru kopia) eskura emanda edo posta arruntaz bidalita (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Dekanotza, 644 posta-kutxa, 48080 Bilbo) aurkeztu ahal izango dira. Iberiar penintsulatik kanpo bizi diren parte-hartzaileek posta elektronikoz ere bidali ahal izango dituzte beren lanak, alberto.magno@ehu.es helbidera.

Edizio honetako epaimahaia Euskal Herriko Unibertsitateko bi irakaslek osatuko dute, eta epaia azaroan jakinaraziko da, Zientzia eta Teknologia Fakultateko zaindari Alberto Magnoren eguneko ospakizunen ildotik.

1989an bere ibilbidea hasi zuen lehiaketa honen aurreko edizioaz geroztik, kontakizun irabazleak formatu digitalean argitaratzen dira, eta 2007tik 2010era bitartean saritutako kontaketak biltzen dira bertan. Bilduma horri 1994an, 1999an, 2003an eta 2006an argitaratutako lau liburukiak gehitu behar zaizkio; hauek, aldiz, inprimatutako formatuan daude jasota. Hala, orain arte egin diren 23 deialdietan, guztira zientzia fikzioko 821 kontakoizun aurkeztu dira.

Contenido patrocinado