16 de Otsaila de 2020
 

Alboka folk taldeak kontzertua emango du astelehenean Bilboko Arriagan

Publicado 2020/1/19 14:27:35CET
Alboka taldea.
JUANTXO EGAÑA - Archivo

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Alboka folk taldeak kontzertua eskainiko du astelehenean, urtarrilaren 20an, Arriaga antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak sustatzen duten 'Literatura eta Musika Euskaraz' zikloan. Emanaldia antzokiko foyerrean izango da, eta bere 25. urteurrena ospatzeko bira bukatuko du horrela Alboka taldeak.

Taldea boskote gisa agertuko da Arriagan, foyerrak ematen duen berotasunera eta gertutasunera egokitutako proposamenarekin. Errepertorioan, 'Lurra, ur, haize' azken diskoko abestiez gain, aspalditik zuzenean interpretatzen ez dituen aurreko lanetako melodiak ere eskainiko ditu boskoteak.

Alan Griffin (alboka, txirulak eta muxukitarra) eta Joxan Goikoetxearekin (akordeoia) batera, ohiko musikariak arituko dira, hau da, Xabi San Sebastian ahotsean eta gitarrarekin, Juanjo Otxandorena bouzukiarekin eta Iosune Marin bigarren gitarrarekin eta mandolinarekin.

Alboka folk taldea euskal folkaren talde sendoenetakoa eta esanguratsunetakoa da. Sortu zenetik abestiak egin ditu -abestutakoak eta musika tresnekin jotzekoak-, batzuk euskal erromantze tradizionaletan oinarrituta, eta beste batzuk asmatu berriak, baina beti ere musika herrikoiari leial izanda.

Kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrerak eskuraragarri daude www.teatroarriaga.eus web orrian, 946 850 850 telefonoan eta antzokiko leihatilan, aldez aurreko salmenta ordutegian, 15 euroko prezioan.

Contador

Lo más leído

  1. 1

    La "deprimente" idea de Jim Carrey para la secuela de El show de Truman

  2. 2

    Rocío Flores pone rumbo a 'Supervivientes' entre lágrimas

  3. 3

    Vox lleva al Pleno del Congreso la salida de las Fuerzas Armadas de los militares de 45 años

  4. 4

    Cómo activar el modo oscuro de WhatsApp para Android

  5. 5

    En prisión por abusar de un menor con discapacidad en un baño de Santander