BILBO, 11 (EUROPA PRESS)
Covid-19ak eragindako aldi baterako 25.798 enplegu erregulazio espediente daude gaur egun indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Horietatik 229 joan den astelehenean erregistratu ziren, hau da, ostalaritza establezimenduak ixteko neurria ezarri zenean, asteartean eguneratutako datuen arabera.
Espediente horiek guztiek 191.986 langileri eragiten diete -111.635 gizonezko eta 80.351 emakumezko-, Eusko Jaurlaritzak jakitera emandako informazioaren arabera.
Lurraldeka, 25.798 espedienteetatik 3.813 Araban egin dira, eta 41.978 langileri eragieten diete; Bizkaian 12.522 erregulazio daude indarrean (88.581 langile), eta Gipuzkoan beste 9.463 (61.427 langile).
Aldi baterako enplegu erregulazio guztien artetik 229 joan den astelehenean aurkeztu ziren (31 Araban, 102 Bizkaian eta 96 Gipuzkoan), eta gehienak jantokienak eta edari establezimenduenak ziren. Egun horretan sartu zen indarrean koronbirusaren pandemia geldiarazten saiatzeko ostalaritza eta jantoki establezimenduak ixteko neurria.