Alerta laranja aktibatuko da asteartean EAEko Kantauri isuriko barnealdean tenperatura altu iraunkorrak espero direlako

36 gradu
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 30 junio 2025 13:02

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak aterla laranja ezarriko du asteartean, uztailaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Kantauri isuriko barnealdean tenperatura altu iraunkorrak espero direlako, 19 graduko minimoekin eta 33 graduko maximoekin.

EAEren gainerakoan abisu horia aktibatuko da tenperatura altu iraunkorrengatik, 00:00etatik 24:00etara: tenperatura minimo-maximoak 20-29 gradu ingurukoak izan daitezke kostaldean, eta 19-36 gradu ingurukoak Ebroko ardatzean. Bestalde, tenperatura minimo-maximoak 16-35 gradu ingurukoak izan daitezke trantsizio eremuan.

Gainera, 12:00etatik 20:00etara abisu horia aktibatuta egongo da tenperatura oso altuak izateko arriskuagatik: Kantauri barnealdean maximoak 33 gradu ingurukoak izan daitezke, 35 gradukoak trantsizio eremuan eta 36 gradukoak Ebro ibaiaren ardatzean. Kostaldeari dagokionez, tenperatura maximoak 29 gradu ingurukoak izan daitezke.

Contenido patrocinado