Actualizado 2010/11/9 12:58:46 +00:00 CET

Ander Izagirrek irabazi du Mikel Essery II. Bidaien Kontakizunen Lehiaketa

Mikel Essery Concurso Relatos Nota De Prensa
EP/REMITIDO

BILBO, 9 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ander Izagirre izan da Mikel Essery Bidaien Kontakizunen Lehikaetaren bigarren edizioko irabazlea, "Groenlandia cruje" lanari esker. Guztira 147 lan jaso dira: 87 gaztelaniaz, 30 ingelesez, 26 katalanez, hiru euskaraz eta bat galegoz. Iazko edizioan baino kontakizun gehiago izan da aurtengoan, eta antolatzaileek azpimarratu dute euskarazko lanak gutxitu egin direla eta galegoz lan bat behintzat agertu dela.

Hiru urte pasa dira Mikel Essery, beste bederatzi lagunekin batera, atentatu batean Yemenen hil zutenetik. "Pertsonengana gerturatzeko modua eta kultura-aniztasuna ezagutzeko zuen irrikak, oraindik ere bizirik dirau gure oroimenean eta Bidaien Kontakizun Lehiaketa eleanitza honen edizio berrian adieraztea bidai ereduaren parte izatea nahi izan dugu", adierazi dute antolatzaileek.

Bigarren edizioko kontakizunen harrera, 2010ko urtarrilaren 1tik maiatzaren 1era arte egon da zabalik, eta gaur eman dira aditzera lehiaketaren emaitzak.

Kontakizun lanen jatorria oso zabala izan da. Estatuko txoko askotatik heldu dira, bai eta Katalunia, Euskal Herria, Britainia Handia, Luxenburgo, Italia, Argentina, Txile, Kolonbia, Ekuador, Mexiko, Panama, Uruguai, Venezuela, AEB, Kanada, Jordania, India, Thailandia edo Filipinetatik.

Kontakizunak aztertzeko bost epaimahai osatu ziren, hizkuntza bakoitzarentzat epaimahai bat. Epaimahaia osatu dutenak honako hauek izan dira: Agurtzane Agirre, Arantza Bujanda, Esther Remiro, Idoia Lizarralde, Imaux Etxeberria, Yosu Yurramendi, Koke Nagore, Marc Morte, Molly Izaga eta Xavi Roman.

Horrela, epaimahaiaren iritziz, Ander Izagirreren Groenlandia cruje" lana izan da irabazlea. Ander Izagirrek, lagun batzuekin batera Mikel Essery berak sortutako Bania bidaia-agentziak eskainitako bidaia irabazi du. Epaimahaiaren ustez sari hau irabazi du "ongi idatzitako kontakizun didaktikoan eta kritikoan, mundu ezezagun batez duen arduragatik, guri erakusteko duen interesagatik eta zibilizazioak bere biztanleen bizitzan duen eragina erakusten saiatzeagatik".

Duela mende batzuetatik Danimarkak kolonizatuko Groenlandiako biztanleriaren errealitatea gerturatzen duen kontakizuna da. Kolonizazioaren hasieratik gaur arterainoko prozesua deskribatzen du.

Ander Izagirre kazetaria eta bidaiaria da. Planeta honetako gertueneko zein urrutieneko lekuak arakatu ditu eta berak honela definitzen du interes hori: "Bidaia ez da kilometroen kontua, begiradarena baizik".

Bere bidaien kronikak eta erreportajeak honakoetan argitaratu ditu: 'National Geografic', 'Altaïr', 'Lonely Planet Magazine', 'Barrabas', 'Nuestro Tiempo', 'El Diario Vasco', 'El Correo', 'La Voz de Galicia', 'Berria', 'Euskal Herria', 'Nora', 'Conocer Navarra' edo 'Dato Económico'.

Liburuak ere idatzi ditu, hala nola "Los sótanos del mundo" (gazte mailan, euskarazko 2001eko kazetari lanik onenari Rikardo Arregi saria), "El testamento del chacal", "Cuidadores del mundo", "Plomo en los bolsillos".

"MAMBO POA 2"

Gainera, Mikel Essery Bidaien Kontakizun Lehiaketako antolatzaileek sariketara aurkeztu diren 147 lanen arteko 25 esanguratsuenak biltzen dituen "Mambo Poa 2" liburu eleanitza argitaratu dute. Liburuaren ezaugarri nagusia, bost hizkuntza ezberdinetan idatzitako lanak izateaz gain, aukeraturiko bidaien kontakizunetako egileen literaturarekiko duten atxikimendu ezberdinean datza, hau da, profesionaltasunetik zaletasunera eta zaletasunetik profesionaltasunera egiten den bidaia liburua da.

Euskal Herriko liburu-denda nagusietan eta Madril eta Bartzelonako Altair etxearen liburu-dendetan aurki daitezken 700 ale argitaratu dira. www.mikelmunduan.net webgunean ere liburua eskura daitele.

Liburua 10 euroan salduko da inprimaketa, banaketa eta zabalkundearen gastuei aurre egiteko.

Bigarren edizio honen aitzin-solasa, duela 20 urte baino gehiago Mikel Esseryk berak lagun batzuei idatzi zien gutuna da. "Desde el fondo de Asia" du izenburutzat, eta Asiako herrialde batzuetan zehar ibili ondoren Filipinetara heldu zenean idatzi zien.

Bukatzeko, datorren urteko Mikel Essery Bidaien Kontakizunen Lehiaketa eleanitzaren hirugarren ediziorako deialdia irekita gelditzen da. Kontakizun lanak 2011ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketaren oinarriak www.mikelmunduan.net webgunean daude.