Ane Gabarainek eta Gorka Aginagaldek Ramon Labayen Zinema saria jasoko dute irailaren 17an

Actualizado: jueves, 8 septiembre 2016 18:13

DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)

Ane Gabarain eta Gorka Aginagalde antzezleek Ramon Labayen Zinema saria jasoko dute datorren irailaren 17an Donostian, Zinemaldiaren 64. edizioarekin bat etorriz, saria ematen duen Ulialde Elkarteak jakinarazi duenez. Ekitaldia elkartearen egoitzan izango da, Bermingham kalean, 23:00etan.

Ramon Labayen Zinema sariak euskal aktore eta zinemagileei ematen zaizkie, egindako ibilbidea aintzatesteko. Aurreko sarituak Martxelo Rubio (2014) eta Karra Elejalde (2015) izan dira.

Sariak Ramon Labayen zenaren oroimenez sortu ziren, Donostia Zinemaldia "nazioarteko maila gorenean" jarri zuelako eta, besteak beste, "EiTB eta Euskadiko Orkestra Sinfdonikoa sortu zituelako kultuaren esparruan", Ulialde Elkarteak nabarmendu duenez.