Arabako Aldundiak ireki du 2017ko literatur lehiaketetara lanak aurkezteko epea

Actualizado 2017/02/08 13:13:57 CET
Hiru literatur lehiaketa abiarazi ditu Aldundiak
ARABAKO ALDUNDIA

GASTEIZ, 8 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak ireki du 2017. urteko literatur sarietara lanak aurkezteko epea. Hala, bada, Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketako, Ernestina de Champourcin poesia lehiaketako eta Becerro de Bengoa saiakera lehiaketako sarien zerrendan sartu nahi duten idazleek irailaren 4ra arteko epea dute lanak aurkezteko.

Hiru lehiaketetan sari bana izango da euskaraz eta gaztelaniaz, eta hizkuntza batera edo bestera bakarrik ere aurkeztu ahal dira lanak. Jatorrizko lanak izan beharko dira, argitaratu gabeak, eta inongo lehiaketatan saririk jaso gabeak, foru erakundeak jakinarazi duenez.

Ipuinak 10 eta 25 folio artekoak izan beharko dira, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa 12 edo antzekoa). Saria 6.000 euro izango da, hizkuntza batean nahiz bestean.

Poemek, berriz, 500 lerro izango dituzte, gehienez ere 700, moldiztegiko tipografiaz idatziak (arial letra tipoa 12 edo antzekoa), eta lerro arteko tartea bikoitza; egileak nahi bezala antolatu ahalko ditu ahapaldiak, neurria nahiz errima. Saiakerak gutxienez 100 eta gehienez 150 orrialdekoak izango dira. Poesian lehenbiziko saria 2.000 euro izango da, eta saiakeran 4.000 euro.