Arabako Aleak 'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' mahai ingurua antolatu du datorren astearterako Gasteizen

Archivo - Euskararen aldeko manifestazioa
CARLOS GONZÁLEZ EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 23 mayo 2026 11:32

GASTEIZ 23 May. (EUROPA PRESS) -

Arabako Alea aldizkariak 'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' izenburuko mahai ingurua antolatu du datorren astearterako, maiatzaren 26rako, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean, gaian adituak diren hiru hizlarirekin. Laneko euskara eskakizunetatik abiatuta, euskara sustatzeko moduen inguruan hausnartzeko aukera izango da bertan.

Antolatzaileek adierazi dutenez, euskararen inguruan "sentsazio kontrajarriak" daude Euskal Herriko zenbait txokotan. "Batetik, pairatzen jarraitzen dugu euskaldun komunitateari egindako zaurien ondorioak, urrun gaude hizkuntza normalizatu bat izatetik. Eta aldi berean, batzuek sentsazioa dute euskaldunok gehiegi eskatzen ari garela, eta erdaldunak baztertzen", azaldu dute.

Horrela, mahai inguruan, zenbait galderari erantzuna aurkitzen saiatuko dira, hala nola zenbateko erantzukizun konpartitua duten lurraldeko biztanle guztiek, zer den "gehiegi eskatzea", nola lortu euskaldunok eta euskarak "merezi dugun justizia bidean errespetuz jokatuta biztanle guztien bestelako lehentasunekin eta arazoekin", edota zergatik ez den doakoa oraindik euskara ikastea.

Bada, gai horien bueltan arituko dira Izaskun Arrue Kulturgunean, 19:00etan hasita, Jokin Larrañaga Arabako Foru Aldundiko Euskarako zerbitzuburu ohia, Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria eta Pello Igeregi abokatu eta ELA sindikatuko Euskara arduraduna.

Contador

Contenido patrocinado