'Artea eta Literatura' hitzaldi zikloa hasiko da ostegunean Gasteizko Montehermoso kulturunean

Publicado: miércoles, 24 febrero 2021 17:24

GASTEIZ, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Montehermoso kulturuneak 'Artea eta Literatura' hitzaldi zikloa antolatu du, ostegun honetatik ekainaren 17ra bitarte. Laida taldea osatzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) zenbait irakasle eta ikertzailek parte hartuko dute, eta euskal literatura garaikidearen barruan identitate mota ezberdinak nola islatzen diren aztertuko dute.

"Saioetan, literatura, identitatea, artea eta generoa jorratuko dira, hainbat gai ukituz: emakume sortzaileen ikusgarritasuna, euskal emakumeek idatzitako literatura, polizia eleberria edo futbola literaturan", azaldu du Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Ostegun honetan hasiko da zikloa, otsailaren 25ean, 19:00etan. Susana Jodrak eta Amelia Benito del Vallek 'Artea, literatura eta feminismoak Euskal Herrian' gaia izango dute hizpide.

Gainerako hitzaldiak ondoko hauek dira: 'Emakumezko sortzaileen ikusgarritasuna', martxoaren 18an; 'Euskal Herria eta Estatu Batuen artean', apirilaren 15ean; 'Futbola eta literatura', maiatzaren 20an; eta 'Polizia eleberria Euskal Herrian', ekainaren 17an. Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte.