Artzai Gaztako bost gaztategi sarituak izan dira Great Taste lehiaketan

Publicado: miércoles, 7 agosto 2019 12:38

DONOSTIA, 7 Ago. (EUROPA PRESS) -

La Leze, Kortaria, Otaegi, Etxelekua-Bengotxea eta Aizpea gaztategiak, Artzai Gazta elkartekoak, sarituak izan dira mundu osoko 12.000 jaki baino gehiago biltzen diren Great Taste lehiaketan, Londresen.

Ilarduiako (Araba) La Leze eta Lekarozeko (Nafarroako) Kortaria gaztategiek bi sari jaso dituzte, bakoitzak. Lehenik, bi izar gazta naturalarengatik eta beste bi gazta ketuarengatik.

Bestalde, Urdazubi-Urdaxeko (Nafarroa), eta Beizama eta Olaberriako (Gipuzkoa) Etxelekua-Bengoetxea, Otaegi eta Aizpea gaztategiek, hurrenez hurren, sari bana jaso dute Great Taste lehiaketan. Nafarrari bi izar eman diote 'Bengoetxea' gaztarengatik; eta gipuzkoarrek bi izar gazta naturalarengatik eta izar bat gazta ketuarengatik lortu dute, hurrenez hurren.

"Bost gaztategi hauek Idiazabal jatorri izendapenaren barne daude eta familia hauek belaunaldiz belaunaldi lan egiteko era eta jakituria transmititzen jakin izan dute eta hainbat alditan sarituak izan dira, bai bertako zein nazioarteko lehiaketa ospetsuetan gure gazten izen ona mugaz bestalde zabalduz", adierazi dute Artzai Gaztatik.

Elikagaigintzako 'Oscar' sari bezala ikusitako eta 'Guild of Fine Food'-ek antolatzen duen kategoria ezberdinetan bantutako 12.772 produktu bildu dira Great Taste lehiaketan, eta martxoa eta uztaila bitartean antolatutako hainbat katetan baloratu dira 500 epaile baino gehiagok parte hartuz.