Asteburu honetan bukatuko da Bilboko Zazpi Kaleetako IV. Salda Lehiaketa

Actualizado 2014/02/21 13:37:57 CET

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Zazpi Kaleetako Salda Lehiaketaren laugarren edizioa bukatuko da igande honetan, otsailaren 23an. Lehiaketaren arrakasta "itzela" izan dela eta amaierako asteburu honetan horrela jarraituko duela espero dute antolatzaileek.

   Otsailaren 10ean hasita, Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak, salda goxoak dastatzeko aukera emateaz gain, haiek baloratzeko eta Bilboko Salda Onenaren aukeraketan parte hartzeko aukera eskaini du. Guztira, 27 ostalaritza establezimenduk hartu dute parte.

   Horrela, lehiaketan parte hartu duten tabernetan, salda dastatzen duten bezeroek txartel bana jasotzen dute saldaren tenperatura, substantzia, zaporea, aurkezpena eta osagarriak baloratzeko. Botoa eman bezain laster, 100 euroko balioa duten hiru Kutxabank Opari txarteletako zozketan parte hartuko dute. Zozketa otsailaren 27an egingo da eta irabazleak elkartearen webgunean jakinaraziko dira: www.cascoviejobilbao.com.

   Salda lehiaketa parte hartu duten taberna eta kafetegiak dira Bar Café Palacio Arana, Bar Charly, Bar Egiluz (2013ko irabazlea), Bar Fermín, Bar Gure Toki, Bar Irrintzi, Bar Kukusoak, Bar Pin Up, Bar Rest. Baste, Bar Rest. Iru Anai, Bar Restaurante Víctor (2011 ko irabazlea), Batzoki Bilbo Zaharra, Café Bar Bilbao, Café Bizuete, Café Brasil, Café Lago, Cervecería Casco Viejo, Gozatu, Gran Café El Mercante, Naikari, Peña Athletic Casco Viejo, Restaurante Lurrina, Sorginzulo, Taberna Retolaza (2012 ko irabazlea), Txoko Txinbo, Zazpibide Taberna eta Bar Ereka.