'Aukera' programan ekoitzitako film laburrak proiektatuko ditu Artium museoak astearte honetan

Archivo - Artium Museoa
ARTIUM - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 17 junio 2025 10:01

GASTEIZ 17 Jun. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan 'Aukera' mentoretza programaren baitan ekoitzi diren sei film laburrak proiektatuko ditu astearte honetan, ekainaren 17an.

Artiumetik jakinarazi dutenez, zinema zuzendaritzan hasten ari diren emakumeei zuzendutako ekimena da 'Aukeran', eta laguntza eskaintzen die ikus-entzunezko sektorean hasiberriak diren eta profesionalizatzeko bidean dauden emakumeei, haien ibilbidea erraztu nahian.

(H)emen Euskadiko ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen elkarteak antolatzen du 'Aukera' programa, Zinebi jaialdiarekin batera eta Zineuskadi elkartearen, Kutxa Fundazioaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundien babesarekin.

Bada, Artiumen 19:00etatik aurrera ikusiko diren filmak dira 'Hemen bizi da maitasuna' (Ainhoa Olaso, Enara Garcia, 2022), 'Prioridades' (Tamara Lucarini, 2023), 'Hadas' (Beatriz de Silva, 2023), 'Komando Marmitako' (Uxue Botas, Ane Nafarrate, 2024), 'Pomo d'oro' (Nerea Sciarra, 2024) eta 'Azkena' (Ane Ines Landeta, Lorea Lyons, 2024).

Filmak Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan emango dira, Euskadiko Filmategiaren eskutik. Zikloaren bosgarren edizioa da aurtengoa, baita azkena ere, eta apiriletik ekainera bitarte 1980 eta 1990eko hamarkadetan jaio diren zinemagileen 12 film emango ditu.

Contenido patrocinado