"Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria" erakusketa Maulen izango da ikusgai

Erakusketaren ataletako bat
EUSKALTZAINDIA
Publicado: viernes, 15 febrero 2019 14:41

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak Maulera eramango du "Baiona, 1964: euskara batuaren zedarria" erakusketa, larunbatean, otsailaren 16an. Baionako Biltzarraren ekarpenari eta garaiari begirada luzatzen dien erakusketa Ondarearen Etxean izango da ikusgai.

Akademiak jakinarazi duenez, erakusketa inauguratzeko ekitaldia goizeko 11:00etan izango da, eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain euskaltzainburuordeak eta Mixel Etxebest Maule-Lextarreko auzapezak parte hartuko dute.

Euskal Elkargoaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Baionako Herriko Etxearen eta Crédit Agricole finantza erakundearen babesa jaso du erakusketak.