Banda zabalaren estaldura 2020ko bukaerarako "ia Euskadi osora" iritsiko dela dio Urkulluk

- EUROPA PRESS - Archivo

Actualizado: miércoles, 11 septiembre 2019 11:21

GASTEIZ, 11 (EUROPA PRESS)

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du 2020. urteko bukaerarako dagoela aurreikusita "ia Euskadi osorako" banda zabalaren estalduraren unibertsalizazioa. "Ahalegin partekatuari esker, estatuko buruan dago Euskadi banda zabal ultralasterraren estaldura duten etxeen portzentajean", nabarmendu du.

Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia sailburuak eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia lagun zituela, Urkullu Maeztu herria bisitatu du, eta Euskadiko banda zabal ultralasterraren hedapen sareen proiektuaren emaitzak ezagutu ditu bertan.

Topaketa udal instalazioetara egindako bisita batekin hasi da. Bertan ikusi ahal izan dituzte eraikinen ikuskapen teknikoko instalazioak, banda zabalaren kudeaketen hobekuntza ziurtatzeko. Haur eta Lehen Hezkuntzako Maeztu ikastetxeko informatika gela ere bisitatu dute heri agintariek.

Horrela, Urkulluk bere hitzaldian jakinarazi duenez, 2020ko bukaerarako dago aurreikusita "ia Euskadi osorako" banda zabalaren estalduraren unibertsalizazioa. "Ahalegin partekatuari esker, Estatuko talde aitzindarian dago Euskadi Banda Zabal Ultralasterraren estaldura duten etxeen portzentajean", nabarmendu du.

HEDAPEN PLANA

Eusko Jaurlaritzaren Banda Zabalaren Hedapen Plana 2015ean jarri zen martxan, enpresa guneetan banda zabal ultralasterreko zerbitzuen hedapena bultzatzeko eta 600 biztanlegune baino gehiagoren konektibitatea hobetzeko. Basque Industry 4.0 estrategiarekin lerrokatua, planaren helburua bikoitza dela azpimarratu du: batetik, euskal enpresen lehiakortasuna laguntzea eta, bestetik, bizi kalitatean lurralde oreka ziurtatzea, hiri zein landa eremuetan.

2016-2018 aldian, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek ia hamar milioi euro banatu zituzten laguntzetan. Urkulluk adierazi duenez, helburu partekatua da banda zabal ultralasterreko zerbitzuak enpresa guneetan hedatzea lortzea. Inbertsio horri esker, 373 enpresa gune izan dira planaren onuradun eta 68.000 pertsona inguruk lan egiten duten 5.250 enpresaren konektibitatea hobetzea ekarri du.

Urkulluk gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak hamar milioi euro gehigarri baino gehiago inbertitu ditu 715 biztanlegunetan banda zabala instalatzen: 65.000 biztanlek eta 29.000 etxek baino gehiagok dute orain azpiegitura teknologikoa. Hala, orain, Arabako etxebizitzen ia %100ek dute jada edo laster izango dute belaunaldi berriko banda zabaleko zerbitzuak kontratatzeko aukera; Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kasuan %99 da indizea.