Actualizado 22/06/2022 15:05

BBK Dantzaldi Ibiltariak zazpi erromeria eskainiko ditu Bizkaian udan zehar

Archivo - Aiko Taldearen erromeria
AIKO TALDEA - Archivo

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

BBK-k eta Aiko Taldeak bat egin dute BBK Dantza Ibiltaria antolatzeko. Ekimenak zazpi erromeria antolatuko ditu Bizkaiko beste horrenbeste udalerritan udal zehar. Lehenengo hitzordua larunbatean izango da, ekainaren 25ean, Leioan, eta hurrengo saioak Zornotzan, Markinan, Bermeon, Plentzian, Trapagan eta Erandion egingo dira.

Proposamen horrekin, BBK-k eta Aiko Taldeak sustrai tradizionaleko musikaren eta dantzaren zabalkundea sustatu nahi dute, ondare sozial eta kultural komun gisa. Horrez gain, ondare kulturala transmititzen eta mantentzen lagundu nahi dute, musika eta dantza tradizionalen erabilera aisialdiko jarduera moduan normalizatuz.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jarduera kolektiboa eta doakoa denez, helburua belaunaldi guztietako parte hartzailea erakartzea da, familiak, helduak eta baita adinekoak ere, belaunaldi gazteekin batera. "Azken finean, guztientzako gonbidapena da", nabarmendu dute.

Bada BBk Dantzaldi Ibiltariaren lehen geralekua larunbatean izango da, Leioako Aldapa plazan, San Joan jaien barruan. Ondoren, Bizkaiko ia eskualde guztietan egongo da zikloa: Zornotzan uztailaren 9an, Markinan uztailaren 24an, Bermeon abuztuaren 6an, Plentzian abuztuaren 30ean, Trapagaranen irailaren 2an eta Erandion irailaren 3an.

Contador