Bermeoko Lurdeia landa etxea, Munduko Hotel Onena kalitate-prezioa kategorian, Tripadvisor-en arabera

Lurdeia landa etxea
BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 23 enero 2019 17:10

   BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

   Bermeoko Lurdeia landa etxea Munduko, Europako eta Espainiako hotel onena izendatu du Tripadvisor bidaia bilatzaileak, kalitate-prezioa kategorian, lehen postua eman baitio hiru kasuetan. Hori dela eta, Bermeoko Udalak zorionak eman dizkio, eta sari horiek jaso izana Lurdeiarentzat zein Bizkaiko herriarentzat "oso positiboa" dela nabarmendu du.

   Bermeoko Udalak adierazi du "pozgarria" dela aurten ere Lurdeia landa etxeak Tripadvisor bilatzailearen sari garrantzitsuak jasotzea, "sektoreak Bermeon kalitatezko turismoa sustatzeko egiten duen apustua erakusten duelako, eta sari hauek egindako lan onaren emaitza direlako".

   "Beraz, zorionak Lurdeiari, sari hauekin bere lan eta zerbitzu ona aitortzen direlako: Bermeorentzat albiste ona da", nabarmendu du Bermeoko Udalak.