Bi adingabe atxilotu dituzte Eibarren beste bati labana batekin erasotzeagatik eta lagun bat jotzeagatik

Actualizado 2011/02/28 13:08:28 CET

BILBO, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bi adingabe atxilotu zituzten atzo Eibarren (Gipuzkoa) beste bati kalean lapurtzea egotzita. Bi atxilotuek beste adingabea mehatxatu zuten labana batekin, eta biktima defendatzen agertu zen lekuko batek kolpeak jaso zituen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Jazoerak atzo arratsaldeko 18:30ak aldera izan ziren Eibarreko erdialdeko kale batean, bi adingabe beste batengana hurbildu zirenean eta haietako batek labana batekin mehatxatu zuenean 50 euro eskatzen zizkion bitartean. Kale horretatik zihoan pertsona bat biktima defendatzera joan zen eta zenbait kolpe jaso zituen aterkin batekin, baina lapurrek alde egitea lortu zuen.

Salaketak jaso ondoren, ertzainek ikerketa hasi zuten eta atzo gaueko azken orduan atxilotu zituzten erasoaren bi egileak. Atxilotuak ertzain-etxera eraman zituzten indarkeriaz eta larderiaz egindako lapurreta delitu bat eta lesioen beste bat egotzita.

Atxilotuak -14 eta 17 urtekoak- legezko tutoreen esku utzi dituzte dagoeneko, agintaritza judizialak eskatzen duenean epailearen aurrera agertu beharko duten arte.