Bikotekide ohia aizto batekin zauritzeagatik, 33 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Archivo - Ertzaintzaren auto bat
ERTZAINTZA - Archivo
Actualizado: viernes, 30 julio 2021 13:30

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzako agenteek 33 urteko gizonezko bat atxilotu dute ostira honetan Bilbon, genero indarkeriako delitu baten egilea delakoan. Antza denez, bikotekide ohiari aizto batekin eraso eta aldaka parean ebakia eragin dio. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostiral honetako 00:40 inguru, Ertzaintzari jakinarazi diote Bilboko Matiko auzoko etxebizitza batean ustez genero indarkeria kasu bat gertatu dela. Herritarren babeserako patruilak bertaratu eta biktimarekin harremanetan jarri dira. Emakumeak odola zerion zauria zuen aldakan.

Emandako informazioaren arabera, emakumearen bikotekide ohiak egin zion zauria. Dirudienez, eztabaida baten ondoren, bikotekide ohiak aizto batekin mehatxu egin dio, eta libratu nahi izan duenean eragin dio zauria.

Emakumea Basurtuko Ospitalera eraman dute, anbulantziako zerbitzu medikoen arabera puntuak behar baitzituen. Ustezko erasotzailea etxe inguruan aurkitu eta, bidezko egiaztapenak egin ostean, atxilotu egin dute. Ertzaintzak erasoan ustez erabili den arma zuria ere aurkitu du. Atxilotua epaitegira eramango dute polizia eginbideak amaitu bezain laster.