Bilbao BBK Live, atzerriko jaialdi onenerako hautagai UK Festival Awards sarietan

Bilbao BBK Live
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 15 octubre 2018 17:18

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Bilbao BBK Live jaialdiak izendapen bat lortu du UK Festival Awards sarien 15. edizioan, Atzerriko Jaialdi Onenaren kategorian. Nazioarteko ospe eta itzal handienetakoak dira sari britainiarrak, eta mundo osoko jaialdiak lehiatzen dira. Irabazlearen izena abenduaren 6an jakinaraziko dute, Londreseko Troxy eraikinean egingo den ekitaldian. Bilboko jaialdiaren aldeko botoa esteka honetan eman daiteke: https://www.festivalawards.com/awards/

Halaber, Bilboko Udalak gogoratu duenez, Bilbao BK Live-ek 12 izendapen eskuratu ditu Fest Sarietan, besteak beste, Formatu Handiko Jaialdirik Onena, Jaialdirik Iraunkorrena eta Komunikazio Kanpainarik Onena moduko kategorietan. Espainia mailako sari hauen irabazleen izenak BIME Pro jardunaldien hurrengo edizioan ezagutaraziko dira.

"Zalantzarik gabe, hauxe da aperitiborik onena, dagoeneko Weezer egiaztatua duen Bilbao BBK Live jaialdiaren 2019ko edizioko berritasun guztiak lau haizeetara zabaltzeari ekiteko", adierazi dute Bilboko Udaletik.