AYUNTAMIENTO DE BILBAO - Archivo
BILBO 14 May. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzu berezia prestatu du ostegun honetarako, maiatzaren 14rako, Surne Bilbao eta Real Madril taldeek Bilbao Arena pabiloian jokatuko duten ACB Ligako partidak eragingo dituen joan-etorriak errazteko.
Horrela, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, E7 lineako autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara partida hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 18:00etatik, eta gauza bera egingo dute neurketa amaituta kontrako noranzkoan.
Era berean, Bilbao Arenaren 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geltokiak daude Bilboko auzo guztietara eta inguruko herrietara zuzenean joateko, eta taxi geraleku bat jarriko da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.