Bilbobusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu bihar, Athletic-Valentzia partida dela eta

Actualizado 2011/02/26 14:29:08 CET

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du bihar, Athletic eta Valentzia taldeek gaueko 21:00etan jokatuko duten partida dela eta, norgehiagoka ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua errazteko.

Zehazki, zerbitzua bereziak, 26. linean (Uribarri-Basurtu/Termibus), 38. linean (Otxarkoaga-Basurtu/Termibus), 56. linean (Abusu-Jesusen Bihotza), 62. linean (Basurtu/Termibus-Arabella) eta 80. linean (Altamira-Termibus) eskainiko dira.