Bilbobusen zerbitzuetan eskariaren araberako maiztasun berriak jarri dira

Bilbobus
EUROPA PRESS
Publicado: jueves, 2 abril 2020 18:49

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak eskariaren araberako zerbitzuak ezarri ditu Bizkaibuseko lineatan, lanera edo ospitaleetara joan behar duten pertsonen joan-etorriak ziurtatzeko asmoz.

Udal garraio zerbitzuak gogorarazi duenez, maiztasunak murriztu diren arren, linea guztiek ematen dute zerbitzua, eta, 38, 57, 58, 85 eta A9 lineatan, esaterako, ibilbideen %100 ematen da. Gainera, autobusek gehienezko edukiera dute, bidaiarien arteko segurtasun tartea gordetzeko.

Bestalde, Barik txartela kargatzeko Bilbobusek dituen salmenta kabinak itxita egongo dira oraingoz, besterik iragarri arte.