Bilboko etxebizitza batean hilda agertu den emakumearen seme bat atxilotu dute, heriotzarekin zerikusia duelakoan

Emakumea hilda agertu zen etxebizitzaren blokea, San Inazion
EUROPA PRESS
Actualizado: martes, 15 enero 2019 10:43

   BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Ertzaintzak 56 urteko gizonezko bat atxilotu du, Bilboko etxebizitza batean astelehenean hilda agertu zen 82 urteko emakumearen heriotzarekin zerikusia duelakoan. Atxiloketa astelehen gauean izan zen eta atxilotua hildakoaren semea da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

   Emakumea astelehen arratsaldeko 15:00ak aldera aurkitu zuten hilda, Bilboko San Inazio auzoko etxebizitza batean, senideek bere egoeraz ohartarazi ondoren. Polizia eta osasun langileak bertaratatu ziren eta medikuak emakumearen heriotza egiaztatu zuen.

   Gertatutakoa guardiako epaitegiari jakinarazi zioten eta balizko indarkeriazko heriotzen inguruko protokoloa aktibatu zen, auzitegiko medikuak hala zehaztu ondoren. Polizia zientifikoko agenteak etxebizitzara bertaratu ziren, gertatutakoa argitu ahal izateko.

   Hurrengo orduetan egindako ikerketen arabera, emakumearen heriotzaren zergatia arduragabekeria larri bat izan zitekeen, ustez aurreko egunean izandako eroriko baten ondoren emakumeak beharrezko laguntza jaso omen ez zuelako. Horren ondorioz, hildakoaren seme bat atxilotu zuten. Atxilotuak 56 urte ditu eta ertzain etxera eraman zuten, hurrengo orduetan epailearengana eraman aurretiko izapideak egiteko.