Bilboko tranbiaren zerbitzua lehenago bukatuko da larunbatean, Bilbao Night Marathon dela eta

Tranbia Bilbon
Europa Press - Archivo
Actualizado: viernes, 19 octubre 2018 16:31

BILBO, 19 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko tranbiak ohikoa dena baino lehenago bukatuko du zerbitzua larunbatean, urriaren 20an, Bilbao Night Maratoia jokatuko delako. Zehazki, arratsaldeko 18:16tik aurrera ez da tranbiarik ibiliko Bilbon, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Hori dela eta, ordu horretatik aurrera tranbiak ez du zerbitzu gehiagorik eskainiko eta azken zerbitzuak ondorengo hauek izango dira: Atxuritik 17:18an eta Casillatik 17:51an.

Informazio gehiago lortzeko erabilgarri daude 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea, @euskotrenEJGV Twitter gunea eta Euskotrenen app ofiziala.