Bilboko Udalak arratoiak hiltzeko lanak hasiko ditu ostiralean Otxarkoaga-Txurdinagan

Publicado: jueves, 9 julio 2020 17:52

BILBO, 9 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak arratoiak hiltzeko kanpaina jarri du martxan hiriko barruti guztietan uztailean eta abuztuan, eta datozen egunetan 3. barrutian egingo du, Otxarkoaga-Txurdinaga. Hain zuzen, arratoiak hiltzeko lanak ostiralean hasiko dira, uztailaren 10ean, eta hilaren 13, 14 eta 15ean jarraituko dute, Otxarkoagan, Txurdinagan eta Avril mendian.

Gainera, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak zenbait aholku eman dizkie herritarrei, arratoiak ez ugaritzeko. Hoirrela, ez da zaborrik bota behar kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patioak, lorategiak), eta elikagaiak zakarrontzietara eta edukiontzietara bota. Jaberik ez duten animaliei ez zaie janaririk eman behar, arratoientzako elikagai bilaka daitezke eta.

Zaborra poltsa itxietan bota behar da dagokion edukiontzira, ezarritako ordutegiak errespetatuz, eta ez da zaborrik utzi behar zakarrontzien kanpoaldean.

Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur pilaketak egotea eragotzi behar da, intsektuak eta arratoiak agertzea eragozteko, ur hori edaten baitute. Etxea edo eraikinaren kontserbazio baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki behar dira.