Bilboko Udalak bidea okupatuko du Begoñako basilikaren inguruan

Publicado 2018/08/11 12:26:32CET

BILBAO, 11 Ago. (EUROPA PRESS) -


Bilboko Udalak ohar bidez jakinarazi du honako aldaketa hauek egingo dituztela zirkulazioan astelehenetik (hilak 13) asteazkenera (hilak 15), Andra Mari eguneko ospakizunen ondorioz. Hala, aparkalekuak erreserbatuko dira basilikaren alboan, taxi-geralekua aldi batez hantxe jartzeko; halaber, Begoñako Andra Maria kalearen eta Mendiri Maisuaren kalearen arteko elkargunean.

Elizalde kalea trafikoarentzat moztuko da, basilikaren parean; kalea mozteak eragina izango du garaje batzuetan, eta Ugatz Parrokoaren zeharkaletik egin beharko dira garajeotako sartu-irtenak.
Virgen Blanca klinikara Masustegi kaletik joan beharko da, larrialdietara bakarrik, Bilboko Udalak aditzera eman duenez.