Bilboko Udalak zirkulaziorako itxiko du Olabeaga kaia datorren astelehenean

Publicado: viernes, 3 julio 2020 17:02

BILBO, 3 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Olabeaga kaia itxiko du ibilgailuen zirkulaziorako datorren astelehenean, uztailaren 6an, Jesusen Bihotza plazaren eta San Nikolas Olabaega kalearen artean, lan batzuk egin ahal izateko.

Hain zuzen, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, esparru publikoa biharamuneko 06:00ak arte egongo da itxita, gutxi gorabehera, material batzuk igotzeko. Ordezko bidea Olabeaga aldapatik egin beharko da (2,4 metrotik beherako ibilgailuentzat).