Bilboko Udaleko ordezkaritza batek Tbilisi hiria bisitatuko du asteburuan

Publicado: viernes, 30 septiembre 2022 18:24

BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko ordezkaritza batek Georgiako hiriburu Tbilisi bisitatuko du asteburu honetan, Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia buru dela. Kakha Kalakze Tbilisiko alkateak egingo die harrera Bilboko ordezkariei.

Bidaia larunbatean eta igandean izango da, urriaren 1ean eta 2an, eta helburua da esperientziak trukatzea hiri eraldaketaren eta eraldaketa digitalaren esparruetan, eta kulturarekin, turismoarekin eta garapen jasangarriarekin lotutako gaietan.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bi hiriek 1989tik dute senidetze harremana. Harrezkero, lankidetza loturak partekatu eta ezarri dituzte hainbat arlotan, esaterako, herritarren parte hartze bidezko politiketan, berrikuntzaren sektoreari laguntzeko arloan edo balioen arloan.