Bilboko Zirkuituaren 18. ekitaldia ostegunean hasiko da

Actualizado 2019/09/25 16:32:55 CET
- BILBOKO UDALA

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak antolatzen duen Zirkuituaren 18. denboraldiko programazio eszenikoa ostegunean hasiko da, irailaren 26an, eta bertako konpainiek egindako 12 proposamenen 16 emanaldi eskainiko ditu, Otxarkoaga, Castaños, Basurtu, Begoña, Errekalde, Zorrotza eta Buiako udaltegietan eta Solokoetxe institutuan, azaroaren 29ra bitartean.

Zirkuitua hasteko, Alopargo Teatroa taldeak 'ebelión en la granja' eskainiko du Otxarkoagako udaltegian, eta bukatzeko, Loida A. Gómez artistak 'Artaud y otros animales (performance)' Castañosko udaltegian. Tartean ariko dira, Bea Insa, Pablo Allende, La Pacheca Collective, Teatro El Temple, Juris Tantum, Con la que está cayendo, La Trascienda Teatro, 7 Grados, A Trompicones Teatro, Txurdinaga Behekoako Instititua eta Banarte Antzerki Taldea.

Egitasmo honen bitartez, Bilboko Udalak aurrera jarraitzen du tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara eramateko helburu bikoitzarekin. Aurreko edizioetan bezala, emanaldiak 19:30etik aurrera izango dira, Solokoetxeko Institutuan eta Buiako Udaltegian izango direnak izan ezik, 19:00etan hasiko baitira.

Contador