Bizi Kirola Euskaraz Eguna ospatuko dute irailaren 15ean, Basaurin

- BASAURIKO UDALA - Archivo

Actualizado: lunes, 2 septiembre 2019 11:09

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Bizi Kirola Euskaraz Egunaren 13. edizioa ospatuko dute irailaren 15ean, Basaurin (Bizkaia), eta, azken urteetan egin den moduan, Artunduagako kiroldegian izango da, goizeko 10:00etatik arrratsaldeko 14:00etara. Ekimena 6 urtetik gorako kirolzaleei zuzenduta dago eta herriko 18 kirol elkartek parte hartuko dute. Parte hartzeko ezinbestekoa da euskaraz aritzea, ekintzaren helburua kirola eta euskara uztartzea baita, Basauriko Udalak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Kirol zirkuitu bat izango da, 11 kirol froga ezberdinek osatuta: aikido, atletismoa, eskubaloia, esku-pilota, futbola, halterofilia, herri kirolak, igeriketa, karatea, patinajea eta saskibaloia. Zirkuituko bost proba egiten dituztenei Bizi Kirola Euskaraz Eguneko kamiseta oparituko zaie, eta osoa edo 9-10 proba egiten dituztenei beste opari bat ere emango zaie.

Gainera, parte hartzaile guztien artean zozketa bat egingo da, lau sarirekin: hamar lagunentzako bonua udal kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko; futbol 7ko zelaiaren ordubeteko alokairua, udal kiroldegian; lau sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko; lau sarrera Social Antzokian zinemara joateko.