Bizkaiko Aldundiak bertan behera utzi ditu Eskola Kirola programako asteburuko ekitaldiak

Actualizado 2015/01/30 14:46:47 CET

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirola programaren baitan asteburu honetan egin behar ziren ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki du, eguraldiaren iragarpena dela eta.

   Izan ere, foru erakundeak gogorarazi duenez, alerta horia eta laranja aktibatu dira datozen egunetara, haizea, euria, elurra eta olatuak direla eta.

   Hori ikusirik, Bizkaiko Aldundiak Eskola Kirola programako larunbateko eta igandeko ekintza guztiak (hastapen eta jolaserako jarduerak eta lehiaketak) bertan behera uztea erabaki du.