Bryan Adamsek BECen emango duen kontzertuko sarrera bikoitza zozkatuko du Petronorrek

Actualizado 2016/01/04 16:23:03 CET
Bryan Adams
DOCTOR MUSIC

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Bryan Adams kantari eta musikari kanadarrak BECen emango duen kontzertura joateko sarrera bikoitza zozkatuko du Petronorrek Repsol MAS Petronor txartela duten Abanto, Muskiz eta Zierbenako auzokideen artean. Kontzertua urtarrilaren 29an izango da, 21:30ean, Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan.

   Petronorrek jakinarazi duenez, sarrera bikoitza irabazteko, Abanto, Muskiz edo Zierbenako auzokidea izan eta Repsol MAS Petronor txartela edukitzeaz gain, http://petronor.eus/eu/trivia/bryan-adams-en-kontzertua/ webgunean agertzen den galdera zuzen erantzun behar da.

   Zozketa urtarrilaren 21ean amaituko da, eta irabazlearen izena webgunean bertan ezagutzera emateaz gain, Petronor garailearekin harremanetan jarriko da ondoren, telefonoz. 24 ordutan harremanetan jartzen lortzen ez badu, zerrendako hurrengo pertsonari deituko dio.