Actualizado 13/05/2022 15:54

Bziber lehiaketaren bosgarren edizioa abian da

Bziber lehiaketaren bosgarren edizioa
AZKUE FUNDAZIOA

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

Azkue Fundazioak antolatutako Bziber lehiaketaren bosgarren edizioa hasi da ostiral honetan, maiatzaren 13an, eta ekainaren 9ra bitarte egingo da, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin. TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehiaketak iraungo duen asteetan, gazteek lau erronka ezberdin egin beharko dituzte. Gainera, berritasun modura, gazteek modu pribatuan bidali ditzakete erronkak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengo edizioan, Asier Burguete 'Go!azen' telesailaren protagonistetako bat izango da lehiaketaren aurkezlea eta erronken sortzailea. Berarekin batera beste sei euskal tiktoker egongo dira emandako erronkak egiten, besteak beste, @Kai_Nakai, @lorea_intxasuti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo.

Horrela, 11 eta 16 urte bitarteko edozein gaztek parte har dezake, eta, sareko lehiaketa izanik, ez dago lurraldetasunik. Parte hartzea oso erraza da, eta ez da izen-ematerik egin behar aurretiaz. Bi pauso jarraitu behar dira: Bziber lehiaketa jarraitu sare sozialetan (@bziber_lehiaketa Tik Tok eta Instagramen), eta parte hartzaileek erronkak bere profilera igo Bziber etiketatuz edota bideoa mezu pribatu baten bitartez bidaliz Bziber lehiaketaren profilera.

Parte hartzaileek ez dute zertan lau probak egin behar saria eskuratzeko. Probak egin dituztenen artean egiten da zozketa, eta bi saridun izango dira proba bakoitzeko. Hartara, zortzi saridun aterako dira edizio honetan. Zozketa guztiak lehiaketaren amaieran egingo dira, eta azken egunean iragarriko dira irabazleak, ekainaren 10ean, alegia.

Guztira zortzi sari egongo dira, proba bakoitzeko bi irabazle, eta zozketa bidez aukeratuko dira. Sakelakoa kargatzeko aukera ematen duen motxila bat eta edozein lekutan kargatzeko bateria eramangarria izanmgo da saria, uneoro konektatuta egoteko asmoarekin pentsatuak.

Bziber markarekin, Azkue Fundazioak gazteentzako egitasmo eta jarduerak antolatzen ditu euskara erabil dezaten ingurune digitalean, besteak beste, TikTok bidezko Bziber lehiaketa eta Bziber Lantegiak.

Contador